Amilaren Urrezko Orrazia


1.2.2 per BALEUKO
Mar 30, 2017

A proposito di Amilaren Urrezko Orrazia

La storia della mitologia basca, e un gioco di avventura grafica.

Jolas liburua Euskal mitologiaren inguruko ipuina, abentura grafikoa eta jokoa izateaz gain, jolasean ikasteko tresna digital interaktiboa ere bada. Haurrak irakurketaren, ulermenaren, alfabetatze digitalaren, logikaren, sormenaren, jolasen... munduan euskara hutsean barneratu daitezen pentsaturiko tresna da. Horretarako testuak, audioak, musika, irudiak eta logikazko jokoak uztartzen ditu.

Ipuin jostagarri baten moduan izan da idatzia eta adinaren arabera "irakur" edo "entzun" daiteke, bi aukerak eskaintzen baititu. Narrazioak bidegurutze bat eta bukaera ezberdinak ditu, irakurle/entzuleak aurrera egin ahala aukeratzen dituen bideen arabera patu bat edo beste izango du.

Abentura grafiko hau mapa batean hasten da. Asmaturiko mapa bat da, asmaturiko ametsezko mundu batean barneratzen gaituena. Mapa hau, ordea, gure benetako errealitatera lotuta dago. Geolokalizazio tresna erraz baten bidez kontakizunean zehar agertzen diren ipuinak eta pertsonaia mitologikoak Euskal Herriko zein herritan kokatzen diren azaltzen da. Baita herri horien inguruko informazio apur bat ere. Mapa izatez abenturarako oinarria baino ez da, jokalari edo irakur/entzule bakoitzak erabakiko du mapa horretan nondik jo, zein bide hartu, zein istorio bizi nahi duen. Bidearen amaiera ere ez da beti bera, hartutako erabakien araberakoa baizik.

Informazioni GIOCO aggiuntive

Ultima versione

1.2.2

È necessario Android

2.3

Available on

Mostra Altro

Giochi come Amilaren Urrezko Orrazia

Trova altro da BALEUKO

Scoprire